XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Halaber, Jaurlaritzaren egitasmoan, zera azpimarratzen zen orain gaudeneko larrialditik atera eta gizarte-ekonomiazko erakundetza bidezkoago bat lortzeko alderdirik garrantzitsuenetakotzat: Gizarte-ihardunean ari direnen ordezkaritza izan dezaten erakundeak bertan egon, eta eragingarri lirateken lan-harremanen birrindartzea erakargarri edo bederen agiango egingo luken beharrezko uste onezko giro bat lekarketen arrazoitasun eta oreka oinarri direla.

Hoiek ditu xede Lan-Harremanen Kontseilua sortu izanak elkarrizketa eta aholkubide, eta gizarte-partaide diren sindikaritza-erakunde eta ugazaba-bazkunen hitzarmen eta zuduetatik abiatuta Euskadiko benetako industria, gizarte eta politika-egoerari egokitutako lan-harreman batzuk egituratzeko ezinbesteko alderdi berezietan ebazpen-indarraren jabe.